
1. Proiektuaren Izenburua
"Klima-Esploratzaileak: Gure Planetaren Aniztasun Klimatikoa"
2. Metodologia: Flipped Classroom
Ikastetxean: Talde-lana, eztabaida, zalantzak argitzea, infografia/murala sortzea, aurkezpenak egitea.
Etxean: Aurretiko edukiak ikustea (bideoak, irakurgaiak, baliabide digitalak) eta lehen apunteak hartzea
3. HELBURUAK
KontzeptualaMunduko klima mota nagusiak, gertaera atmosferikoak eta klimaren faktoreak identifikatu eta definitzea.
ProzedurazkoaInformazioa bilatu, hautatu eta laburbiltzeko trebetasunak garatzea, infografia/mural bat eskuz sortzeko.
JarrerazkoaTaldean modu eraginkorrean eta errespetuz lan egitea eta ikaskideei landutako gaia argi eta garbi azaltzea.
KomunikatiboaEuskarazko ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzea, jendaurrean aurkezpenak eginez eta material didaktikoa sortuz.
4. Taldeen antolaketa (6 Talde)
5.FASEAK
I.Aurretiko Lana eta Talde Eraketa (Etxean + Ikasgelan)+ Ikerketa lana
II. Infografia/Muralaren Diseinua (Ikasgelan)
III. Aurkezpena eta Ebaluazioa (Ikasgelan)
6.ERRUBRIKA
| 0 (Ez egina / Aurkeztu gabe) | 1 (Hobetu Behar) | 2 (Nahikoa) | 3 (Ongi) | 4 (Oso Ongi) | 5 (Bikain) |
I. Edukia eta Ikerketa | Ez da edukirik bildu edo landu. | Edukia lausoa, nahasia eta akats larriak ditu. | Kontzeptuetan akats nabarmenak edo informazio garrantzitsua falta. | Funtsezko kontzeptuak ulertuta, baina sakontasun gutxi. | Kontzeptu nagusiak zuzenak. Akats txiki isolaturen bat. | Funtsezko kontzeptu guztiak zehatzak, sakonak eta hedatuak. |
II. Infografia/Murala (Idatzizkoa) | Ez da material bisualik aurkeztu. | Lana txukuntasun gutxikoa. Idatzizko egokitasun oso kaskarra. | Diseinua desantolatua; irakurgarritasun zaila. Euskarazko akats ugari. | Diseinu funtzionala, sormen gutxikoa. Idatzizko egokitasunean akats batzuk. | Diseinu erakargarria, ondo antolatua. Idatzizko egokitasunean akats txiki isolaturen bat. | Diseinu oso sortzailea, bisuala eta garbia. Idatzizko egokitasuna (euskara) bikaina. |
III. Ahozko Aurkezpena (Euskara eta Ahoskera) | Ez da ahozko aurkezpenik egin. | Gaia irakurri besterik ez du egiten edo ez da ulertzen. Euskararen erabilera oso kaskarra. | Azalpen nahasia. Ahoskera eta gramatika akats batzuek ulermena zailtzen dute. | Azalpena ulergarria, baina apunteen menpekotasun handia. Ahoskeran akats txikiren bat. | Ahozko adierazpena zuzena, jario ona. Ahoskeran ia akatsik ez. | Aurkezpena argia, dinamikoa eta jario bikainekoa. Ahoskera eta intonazioa erabat zuzenak. |
IV. Prozesua eta Talde-lana | Ez da talde-lanik egin edo kolaboraziorik egon. | Liskarrak edo atzerapen handiak izan dira lanaren antolaketan. | Kide bakar batek hartu du lan gehienaren ardura. Epeak ez dira errespetatu. | Taldeak lana amaitu du, baina parte-hartzea ez da berdina izan. | Talde-lana ona. Kide guztiek parte hartu dute, kudeaketa arazo txikiak izan arren. | Kide guztiek modu aktibo, eraginkor eta autonomoan lan egin dute. |
Comentarios
Publicar un comentario