LURRA, GURE PLANETA- GIZARTE-DBH 1D
KOORDENATU GEOGRAFIKOEI BURUZKO GALDERAK
1. Zer dira koordenatu geografikoak eta zertarako erabiltzen ditugu?
2. Zer izen dute Lurra banatzen duten irudizko lerro bertikalek?
3. Eta irudizko lerro horizontalek, nola izendatzen dira?
4. Zein bi puntu lotzen dituzte meridianoek?
5. Zer desberdintasun dago meridianoen eta paraleloen luzerari dagokionez?
6. Nola deitzen zaio 0º paraleloari eta zer da bere ezaugarri nagusia?
7. Zein bi hemisferiotan banatzen du Ekuatoreak Lurra?
8. Nola deitzen da 0º meridianoa eta zergatik da garrantzitsua?
9. Aipatu Ekuatoreaz gain beste bi paralelo garrantzitsu.
10. Zer da latitudea? Azaldu labur.
11. Latitudea Iparrekoa edo Hegoaldekoa izan daiteke. Zeren arabera?
12. Zenbat gradukoa da latitudearen balio maximoa eta non ematen da?
13. Zer balio du latitudeak Ekuatorean?
14. Zer da longitudea? Azaldu labur.
15. Longitudea Ekialdekoa edo Mendebaldekoa izan daiteke. Zeren arabera?
16. Zein da longitudearen balio maximoa gradutan?
17. Zer balio du longitudeak Greenwich-eko meridianoan?
18. Non dago Greenwich-eko meridianoak izena ematen dion lekua?
19. Zeren bidez neurtzen dira latitudea eta longitudea?
20. Laburbilduz, zer bi datu behar ditugu munduko edozein puntu zehatz-mehatz kokatzeko?
--------------------------------
ORDU-EREMUEI BURUZKO GALDERAK
1. Zenbat ordu-eremutan banatzen da gure planeta eta zergatik kopuru hori?
2. Zein meridiano erabiltzen da munduko orduak zehazteko erreferentzia gisa?
3. Zer gertatzen da orduarekin Greenwich-etik ekialderantz goazenean?
4. Eta zer gertatzen da mendebalderantz goazenean?
5. Zergatik ez dira ordu-eremuak lerro zuzenak?
6. Zein garraiobideren garapenak eragin zuen ordu sistema unibertsal bat sortzeko beharra?
7. Nola deitzen zitzaion lehenengo ordu sistema unibertsalari eta zertan oinarritzen zen?
8. Zergatik esaten da Lurra ez dela erlojurik zehatzena?
9. Zein teknologia erabiltzen da gaur egun denbora zehaztasun handiz neurtzeko?
10. Nola deitzen zaio gaur egungo ordu estandar unibertsalari?
ARIKETAK
a.- Lagun bat duzu Pekinen (Txinan) eta online FIFA partida bat jokatu nahi duzu berarekin. Espainian arratsaldeko 20:00ak dira. Zer ordu da Pekinen? Ordu ona al da jokatzeko?
b.- One Directionen kontzertu batera zoaz New Yorken, gaueko 21:00etan. Zer ordutan hartu beharko zenuke hegaldia, 5 orduko iraupena badu?
c.- Zure lagun bat Kanadako mendebaldeko kostan bizi da eta Skype bidez hitz egin nahi duzu berarekin. Berak Kanadako 18:00etan bakarrik hitz egin dezake. Zer ordutan deitu behar diozu?
Comentarios
Publicar un comentario